Emakume bat hilda aurkitu dute Tuteran, ito egin duten zantzuekin

Ordu batzuk lehenago haren bikotekidea hilda topatu dute herritik kanpo, zuhaitz batetik urkatuta.

2007ko apirilaren 19a
19:37
Entzun 00:00:0000:00:00
Emakume bat hilda aurkitu dute gaur Tuterako (Nafarroa) etxebizitza batean, Diaz Bravo kalean, eta polizi iturrien arabera, ito egin duten zantzuak zituen. 29 urte zeuzkan emakumeak.

Goizeko bederatzietan haren bikotekidea topatu dute hilda (22 urteko gizonezkoa), herritik kanpo, mendi batean, zuhaitz batetik urkatuta.

Espainiako Polizia egin da kasuaren kargu eta, ikerketen barruan, 16:00etan bikotearen etxera joan dira. Emakumea ohe azpian topatu dute, hilda.

Biak elkarrekin bizi ziren etxebizitza batean alokatuta zeukaten gela batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.