GIZARTEA

Emakume bat hilik azaldu da Sestaon, bide bazter batean

Biribilgune baten alboan aurkitu dute gorpua. Ikerketa hasi du Ertzaintzak.

2018ko abenduaren 17a
10:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Goizean jaso dute abisua larrialdi zerbitzuetan, 08:25ean, emakume gorpu bat zegoela Sestaoko (Bizkaia) errepide bazter batean, biribilgune baten alboan. Larrialdi zerbitzuak joan dira, baina ordurako hila zen andrea.

Bide bazterrean, harkaitz handi batzuen azpian azaldu da hilotza.

Ertzaintza ikertzen ari da zer gertatu den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.