Emakume bat intoxikatu da, kea arnasteagatik

2010eko azaroaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
HONDARRIBIA. Hondarribiko 75 urteko andre bat intoxikatuta eraman zuten atzo Bidasoako Ospitalera, sute baten ondorioz kea arnasteagatik. Sutea ostegun gauean piztu zen, etxeko sukaldean, 23:00 inguruan, ke xurgagailuan, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Donostian ere beste sute bat piztu zen ostegun gauean, Zaragoza plazan berritze lanetan dagoen etxebizitza bateko teilatuan. Ez zen inor zauritu.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA