Emakumeen kontrako indarkeria

Emakume bat ospitalera eraman dute, bikotekideak ustez jo eta gero

Ertzainek atxilotu egin dute gizonezkoa, Bilbon.

2007ko urriaren 31
13:43
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, Autonomia kalean, bikotekidea jo egin zuelako ustez. Biktima -emakumea- Basurtuko Ospitalera eraman behar izan zuten, arta zezaten, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak esan duenez.

Gaueko hamaikak aldera izan zen gertaera. Ertzainek haien etxera joateko abisua jaso zuten, eraso bat zegoelakoan. Emakumeak aurpegian eta lepoan zauriak zituela ikusi zuten poliziek, eta hark esan zien bikotekideak jo zuela. Etxean bertan zegoen gizonezkoa, eta atzeman egin zuten.

Biktimak ospitalean segitzen du, aipatutako zauriez gain hatz bat hautsia duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.