sexu erasoa

Emakume bat sexualki erasotzeagatik, hiru gizon atxilotu ditu Foruzaingoak

Erribera eskualdeko herri batean jazo zen erasoa, iragan apirilaren 18an.

2015eko apirilaren 30a
17:02
Entzun

Hiru gizonezko atxilotu ditu Nafarroako Foruzaingoak emakumezko bati sexu-erasoa egitea egotzita. Iragan apirilaren 18an izan zen erasoa, polizia iturriek zehaztu ez duten Erriberako herri batean (Nafarroa). Emakumezkoa anbulantzian eraman zuten osasun-etxera, aurpegiko zauriak sendatzera. Shock egoeran zegoela eraman zuten. 

Tafallan eta Lizarran atxilotu zituzten hiru gizonezkoak, hirurak 40 urte ingurukoak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.