Gizonezko baten erasoaren ondorioz zauri larriak dituen neska gazte bat ingresatu dute bart Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako erietxean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, Barakaldoko kale batean eraso dio gizonezkoak bart gaueko hamaikak eta hogei aldera, lapurreta egiteko asmoz. Beste iturri batzuen arabera, ordea, sexu erasoa egin nahi zion. Ertzaintzak ikerketa hasi du lapurretaz aparteko asmorik izan ote den ikertzeko.
Nolanahi ere, emakumezkaok erasotzailearengandik ihes egitea lortu du. Ihesika zihoala altuera handi batetik erori da eta kolpe gogorra hartu du. Zauri horrez gain erasotzaileak egindakoak ere badituela zehaztu du Ertzaintzak, eta, horren guztiaren ondorioz Gurutzetako Ospitalean ingresatuta dagoela. Erasotzailearen atzetik dabil Ertzaintza.
Erasoa