Ertzaintzak 80 urteko gizonezko bat atxilotu du Donostian, emaztea jo duelakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, gizonak muturrekoa eman zion emakumeari, hau erori egin zen, eta kolpearen ondorioz aldaka bat eta beso bat hautsita ditu. Atzo izan zen ustezko erasoa.
Bikotearen seme batek eman zion Ertzaintzari gertatutakoaren berri, eta etxean bertan atxilotu zuten gizona. Emakumea osasun zentro batera eraman zuten.
Barakaldon beste gizon bat atzeman dute ertzainek, emakume bat jo duela egotzita.