Emakume batek salatutako erasoa gaitzetsi dute Donostian, Egiako jaietan
DONOSTIA. Ostiral gauean gertatutako eraso sexista baten aurkako elkarretaratzea egin zuten atzo Donostiako Egia auzoan, bertako Porrontxo jaien antolatzaileek deituta. Azaldu zutenez, gizonezko batek ukituak egin zizkion emakume bati, eta hark ukabilkada batekin defendatu zuen bere burua; jaietako antolatzaileek txalotu egin dute emakumearen erantzuna. Bestalde, aurki hasiko da 2016ko otsailean Altsasun (Nafarroa) emakume bat bortxatu zuen gizonaren aurkako epaiketa. Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du harentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu