Emakume baten gorpua aurkitu dute Arga ibaian, Burlata parean

80 urteko emakume bat desagertu zen atzo herrian. Ez dute baieztatu gorpua harena denik.

jakes goikoetxea
2025eko irailaren 2a
15:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Poliziek eta suhiltzaileek emakume baten gorpua aurkitu dute gaur Arga ibaian. Gorpua Burlata (Nafarroa) parean zegoen. 80 urteko emakume bat desagertu zen atzo Burlatan bertan, eta poliziak eta suhiltzaileak hura bilatzeko lanetan ari ziren. Ez dute baieztatu hilda aurkitutako emakumea Burlatan desagertutakoa ote den.

Burlatako 80 urteko emakume baten senideek atzo jakinarazi zuten etxean falta zela. Haren bila hasi ziren suhiltzaileak, foruzainak eta Atarrabiako eta Burlatako udaltzainak. Suhiltzaileen urpekariak eta helikopteroa ere aritu dira emakumearen bila.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.