Emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Barakaldo aldean

Inguruan zebilen pertsona batek ikusi du gorpua, eta larrialdi zerbitzuei abisatu die.

Ertzaintzaren itsasontzi bat bilaketa lanak egiten Bilboko itsasadarrean, artxiboko irudi batean. ERTZAINTZA
Ertzaintzaren itsasontzi bat bilaketa lanak egiten Bilboko itsasadarrean, artxiboko irudi batean. ERTZAINTZA
2025eko irailaren 1a
17:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Emakume baten gorpua aurkitu dute gaur arratsaldean Bilboko itsasadarrean, Barakaldo aldean (Bizkaia). Inguruan zebilen pertsona batek ikusi du gorpua, eta larrialdi zerbitzuei abisatu die, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erran duenez.

Bilboko Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira. Ez dago argi zer gertatu zaion aurkitu duten emakumeari, eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eramanen dute autopsia egitera. EFE albiste agentziak adierazi du Bilboko Udaleko iturriek aurreratu dutela adineko emazteki bat dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.