Emakume baten gorpua aurkitu zuten atzo gauean Bilboko itsasadarrean. Herritar batek SOS Deiak zerbitzura deitu zuen 21:40etan, itsasadarrean gorpu bat ikusi zuela esateko.
Suhiltzaileen ontzi batek uretatik atera zuen gorpua, eta gertuko kai batera eraman. Bertaratutako medikuak emakumearen heriotza baieztatu zuen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du emakumearen nortasuna zehazteko eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.