Emakume baten gorpua aurkitu dute Bilbon

Hiriaren erdiguneko kale bateko espaloian aurkitu dute 19 urteko neskaren gorpua, 05:00ak aldera. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Ertzaintzaren auto bat, artxiboko irudi batean. MIGUEL TOÑA / EFE
Ertzaintzaren auto bat, artxiboko irudi batean. MIGUEL TOÑA / EFE
maddi iztueta olano
2026ko martxoaren 7a
18:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Neska baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Bilbo erdiguneko kale bateko espaloian. Taxi gidari batek ikusi du 19 urteko neskaren gorpua, eta larrialde zerbitzuek 05:00ak aldera jaso dute haren deia. Halere, hara iritsi direnerako, ezin izan dute ezer egin. 

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko, eta BERRIAri baieztatu dionez, hipotesi nagusia da emakumeak bere buruaz beste egin duela. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA