Emakume baten gorpua aurkitu dute Gasteizko Lasarte kontzejuan

Maiatz akaberaz geroztik, emakume bat desagertuta dago Gasteizen, eta litekeena da gorpua harena izatea, polizien arabera.

Ertzaintzaren auto bat bide batean, artxiboko irudian. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Ertzaintzaren auto bat bide batean, artxiboko irudian. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2025eko uztailaren 28a
09:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Emazteki baten gorpua aurkitu zuen atzo laborari batek Gasteizko Lasarte kontzejuan. Maiatz akaberatik Gasteizen desagertuta dago emakume bat, eta litekeena da gorpua harena izatea, polizien arabera. Izan ere, lehenbiziko ikerketen arabera, gorpuaren ezaugarriak bat datoz desagertutako emakumearenekin. Europa Press berri agentziaren arabera, alzheimerra zuen 72 urteko emakume bat zen desagertutakoa.

Ertzaintzak ikerketa abiarazi du, eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute gorpua, autopsia egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.