Emakume baten gorpua aurkitu dute Urdaibain, Muruetan

2017ko urriaren 23a
17:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Andrazko baten gorpua atzeman du herritar batek Murueta aldean, ur gainean, 15:30 aldean. Larrialdi zerbitzuei dei egin die, eta bertara joan dira Gernika-Lumoko suhiltzaileak, ertzainak eta baita Gurutze Gorria ere.

Gorpua uretatik atera du Gurutze Gorriak, eta Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, identifikatzeko. Oraindik ez dakite nor den, eta nola hil den ere ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.