Emakume baten gorpua aurkitu dute Zadorra ibaian

Gasteizko Abetxuku auzoan topatu dute emakumezkoaren hilotza. Senideek joan den ostegunean eman zuten haren desagerpenaren berri.

Zadorra ibaia, Gasteizko Abetxuku auzoan. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Zadorra ibaia, Gasteizko Abetxuku auzoan. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2025eko maiatzaren 13a
17:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Joan den ostegunean desagertutako emakumearen gorpua aurkitu dute gaur Zadorra ibaian, Gasteizko Abetxuku auzoan. Senideek eman zuten haren desagerpenaren berri. Ordutik, haren bila ibili dira, eta indarkeria zantzurik gabe topatu dute gaur. 80 urte zituen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur goizean baieztatu du hilotza aurkitu dutela, eta litekeena zela joan den ostegunean desagertutako emakumezkoa izatea. Polizia eta auzitegiko langileak gorpua aurkitu duten tokira hurbildu dira hildakoa identifikatzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.