GENERO INDARKERIA

Emakume bati eraso egin diote, eta haren bikotekidea atxilotu dute

Atzo goizaldeko hiruretan atzeman dute bikotekidea, 28 urteko gizonezko bat, Donostian.

2014ko urriaren 31
10:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Donostiako Gros auzoko etxebizitza batean gertatu da erasoa. Emakume batek Ertzaintzara deitu du atzo goizaldean, ohartaraziz bikotekideak jo egin duela. Bertara joan da Polizia, eta baieztatu du andreak zauri bat zuela kopetan eta odola zeriola. Hark ertzainei azaldu dienez, eztabaidan ari zirela, gizonezkoak katilu batekin jo du aurpegian.

Osasun zerbitzuek artatu dute biktima. Etxetik joana zen bikotekidea, eta eraikinaren inguruetan topatu dute ertzainek. Atxilo hartu dute, genero indarkeria egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.