Emakume bati sexu ukituak egitea leporatu eta atxilo hartu dute gizon bat

Madrildik Donostiara heldu zen autobus batean sexu ukituak sarri egin zizkiola salatu dio andreak Ertzaintzari

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute, sexu abusua egotzita. Astelehen goizaldean gertatu zen erasoa. Emakume batek goizaldeko seietan eman zien abisua ertzainei, sexu ukituak egin zizkiola gizon batek. Madrildik Donostiara zihoan autobusean gertatu zen; andreak salatu zuen aldameneko eserlekuko gizonak eraso egin ziola.

Ertzainak autobus geltokira joan ziren abisua jaso orduko, eta emakumea aurkitu zuten. Hark esan zien nork egin zizkion ukituak. Salatu zuen bidaian behin baino gehiagotan ukitu zuela, aldietako batean emakumea lo zegoela. Eserlekuz aldatu zen, azkenean, andrea. Ertzainek han bertan atxilotu zuten gizona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.