Emakumeen kontrako indarkeria

Emakumeen kontrako indarkeriagatik epaiketa zeukan gizon bat atxilotu dute Sestaon, bonba mehatxua egin duelakoan

2008ko azaroaren 8a
16:44
Entzun
36 urteko gizonezko batek -O.G.G.- bere aurkako epaiketa zeukan gaur goizean Barakaldon (Bizkaia), emakumeen aurkako indarkeria leporatuta, baina epaiketa hasi aurretik atxilotu egin du Ertzaintzak Sestaon (Barakaldo), epaitegian bonba zegoen mehatxua egin duelakoan.

Ertzaintzak dioenez, gizonezkoak 9:30ean 112 SOS Deiak-era deitu du telefono kabina batetik, epaitegian lehergailua zegoela esanez. Ertzainek epaitegia hustuarazi egin dute, ingurua hesitu dute, eta 11:30ean zabaldu dute, bonbarik ez zegoelako.

Otsailean ere, emakumeen aurkako indarkeriagatik beste epaiketa bat zeukala-eta, bonba mehatxua egin zuela egotzi diote gizonezkoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak