Gizartea

Emakumezko bat erietxean da, tripan labankada jaso ostean

Zorrotza auzoan gertatu zen, atzo. Gurutzetako erietxean dago emakumezkoa, eta gertatutako ikertzen ari da Ertzaintza.

2017ko uztailaren 10a
14:17
Entzun 00:00:0000:00:00

Bilboko Zorrotza auzoan emakumezko bati labana sartu zioten atzo, 13:15 aldean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, bere etxean agertu zen labankadarekin.

Emakumezkoa Gurutzetako erietxera eraman zuten berehala, eta ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak. Bizilagun batek abisu eman ostean joan zen Ertzaintza gertaeren tokira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.