Gizartea

Emakumezko bat hil da Bilbon, trenak harrapatuta

Zorrotza auzoan izan da ezbeharra.

2008ko apirilaren 22a
16:56
Entzun 00:00:0000:00:00
Emakumezko bat hil da gaur arratsaldean Bilbon, Zorrotza auzoan, trenak harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Renferen geltoki inguruan izan da ezbeharra, ordubiak aldera.

Gertaera ikertzen ari dira baina, Herrizaingo Sailaren arabera, baliteke istripua izatea.

Kolpea hartu eta oso larri geratu da emakumea. Handik gutxira zendu da, hantxe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.