Errepideak
Emakumezko bat hil da Derion auto batek harrapatuta
Opel Astra batek 69 urteko emakumezko bat harrapatu du gaur goizean BI-631 errepidean, Derio (Bizkaia) parean. Kolpe handiaren ondorioz segituan hil da.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizeko seiak eta laurden aldera gertatu da ezbeharra, Derioko Santo Domingoko gainean: Bilborantza zihoan Opel Astra batek 69 urteko MF.M.R., Derioko bizilaguna, harrapatu du. Segituan hil da emakumezkoa, eta istripua gertatu den lekura joan den medikuak heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu