Heriotza

Emakumezko bat hil da Galdakaon, lorategian lanean ari zela

Ustez elektrokutatuta hil da, inausle elektrikoarekin lanean ari zela.

2016ko ekainaren 12a
13:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, emakumezko bat hil zen igandean Galdakaon (Bizkaia) bere etxeko lorategian lanean ari zela. Inausle elektrikoarekin ari zen, eta, antza denez, elektrokutatuta hil zen.

Igande arratsaldean joan ziren Olabarria auzoko etxera larrialdi zerbitzuetakoak, baina ez zuten ezer egiterik izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.