Emakumeen kontrako indarkeria

Emakumezko bati sexu erasoa egitea egotzita gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen

28 urteko gizonezko bat atxilotu du bart goizaldean Ertzaintzak Gasteizen, emakumezko bati sexu erasoa egin diolakoan. Arriagako Atea kalean gertatu bide da erasoa.

2006ko abuztuaren 14a
17:54
Entzun 00:00:0000:00:00
Goizeko ordubatak aldera emakumezko batek eraso bat jasan duela esanez abisua jaso du Ertzaintzak. Deitu duenak esan bezala,Arriagako Atera joan dira, eta bi emakumezko topatu dituzte han. Bietako bat sexu eraso batek biktima izan dela agertu dute, eta erietxe batera eraman dute.

Horrekin batera, erasotzailea atxilotzeko ikerketak hasi ditu Ertzaintzak. Goizeko hiru eta erdietan 28 urteko I.P.M. atxilotu dute bere etxean, erasotzailea delakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.