Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean, Kontxako badiaren inguruan zebilen emakumezko bati sexualki eraso egiteaz akusatuta. Ertzaintzaren iturrien arabera, gizonezkoak emakumezkoa bakarrik ikusi zuen, eta harekin berriketan hasi eta gero, lepotik heldu eta hondartzako bazter batera eraman zuen.
Erasotzaileak aurpegian eta bularrean kolpeak ematen hasi zitzaion orduan emakumezkoari. Lurrera bota, arropa guztiak erantzi eta emakumezkoa bortxatzen saiatu zen. Momentu horretan, inguruetan zebilen jendearen ahotsak entzun zituen erasotzaileak, eta ihesari ekin zion. Emakumezkoa, berriz, Ertzain-Etxera abiatu zen salaketa jartzera. Ertzainek handik ordu gutxira atxilotu zuten ustezko erasotzailea.
Bestalde, 32 urteko A.O. atxilotu du Espainiako Poliziak Iruñean emaztea jo eta mehatxatzeagatik. Emakumezkoak salaketa jarri ondoren atxilotu dute ustezko erasotzailea. Espainiako Poliziaren arabera, beste bi salaketa jarrita zeuden epaitegian gizonezko horren aurka. Horrez gain, epaile batek emaztearengana hurbiltzea debekatu zion iaz.
Genero indarkeria
Emakumezkoen aurkako bi eraso izan dira gaur Euskal Herrian
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Donostian emakumezko bat bortxatzen saiatzeagatik. Iruñean, berriz, beste gizonezko atxilotu du Espainiako Poliziak emazte ohia mehatxatzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu