Emazte bat hil da auto istripuz Beskoitzen

Baionako ospitalea
Beskoitzen auto istripua izan zuen emaztea Baionako ospitalean hil zen, atzo. GUILLAUME FAUVEAU
2025eko maiatzaren 16a
21:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Auto batek eta anbulantzia batek talka egin zuten atzo Beskoitzen (Lapurdi), D21 errepidean. Autoaren gidaria, Mauleko emazte bat, larri eraman zuten Baionako ospitalera, eta han zendu zen, gaur jakin denez.

Anbulantziako hiru bidaiariak ere ospitalera eraman zituzten, zauri arinak zituztela. D21 errepidea moztuta eduki zuten bi orenez, eta horren ondorioz auto ilarak sortu ziren A64 autobidean, Beskoitzeko ordainlekuko irteeretan.

Hazparneko kuarteleko (Lapurdi) jendarmeek ikerketa bat hasi dute istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.