Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, Donibane Lohizuneko hondartzan, Lapurdin. Emazte bat ito zen itsas harresi aldean: hondartzako sokorritzaileek atera zuten uretatik, bihotza eta arnasa geldituak zituela. Suhiltzaileak iritsi zirelarik, 16:00ak irian, ezer ezin izan zuten egin haren salbatzeko; 69 urte zituen.
Emazte bat itorik hil da Donibane Lohizunen
Atzo gertatu zen ezbeharra, Donibane Lohizuneko itsas harresi aldean. Emazteak bihotza eta arnasa geldituak zituen gorpua uretatik atera zutenerako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu