Eneko Galarraga (Villabona, Gipuzkoa) aske utzi dute gaur arratsaldean, =lwww.tolosaldekohitza.infok==http://www.tolosaldekohitza.info/albisteak/7502/Euroagindua_ukatu_eta_aske_utzi_dute_Eneko_Galarraga.htm
Paueko (Frantzia) epaitegitik=l argitaratu duenez. Frantziako Poliziak ostegunean atxilotu zuen, Urruñan (Lapurdi), ETArekin zerikusia duela egotzita, eta gaur goizean eraman dute Paueko (Frantzia) Auzitegira. Fiskalak hura espetxeratzeko eskatu duen arren, epaileak libre uztea erabaki du.
Galarraga handik Tolosako (Frantzia) kartzelara eraman dute berriro, gero libre utzi dute eta bihar jakinataziko dizkiote baldintzak.
Espainiako Auzitegi Nazionalak haren kontrako euro agindua eskatuta zeukan, eta horren ondorioz atxilotu zuten. Atzeman zutenean ez zeukan ez armarik ez agiri faltsurik. Berri agentzien arabera, polizia iturriek onartu zuten hura uneoro kontrolatuta zutela.
Gaur Pauen gurasoek eta neska-lagunak harekin bi minutuz egoteko aukera eduki dute. "Ondo eta lasai" dagoela esan die Galarragak -27 urte ditu-.
Atxiloketak