EUSKAL PRESOAK

Eneko Zarrabeitia eta Jorge Olaiz, aske

Iragan astean Espainiaratu zuten Zarrabeitia, eta epaiketa egin bitartean utzi dute aske, fidantzarik gabe. Jorge Olaiz preso iruindarra ere aske geratu da gaur.

Olaiz, libre. @ETXERATELKARTEA
2014ko maiatzaren 21a
20:11
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bi euskal preso utzi dituzte gaur aske. Bietan azkena, Zarrabeitia. Zigorra betea zuen Frantzian, eta iragan astean Espainiaratu zuten, Joanes Larretxearekin batera. Soto del Real espetxean izan dute ordutik. Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Zarrabeitiaren aurkako sumarioa zabalik mantenduko du, baina aske geratu da, fidantzarik gabe, epaiketa egin bitartean. 

Ahotsa.info atariak eman du Olaizen askatasunaren berri, goizean. 2001ean atxilotu zuten, eta espetxe ugaritan egon da sakabanatuta, azkenekoz, Almerian (Espainia). Iruñean da dagoeneko.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA