Eneko Etxeberria Egunkaria S.A.ko ordezkari legal, abokatu eta atzo gauean atxilotuak aske geratu eta berehala adierazi duenez, egoera "kezkatzekoa" da. "Ikerketa eta sumarioa nondik nora doazen ez dakigu, sekretupean baitago. Dauzkagun zantzu bakarrak deklarazioa hartzerakoan egin dizkiguten galderek emandako arrastoak dira. Alde horretatik, kezkatzea da egoera, Del Olmo epaileak teoria oso bat baitauka eratuta, non Egunkaria, Kultur Parkea etab. ETAko parte diren, eta diru zuriketak eta horrelakoak ikusten ditu alde guztietatik", adierazi dio 'Berria.info'-ri.
Hori guztia gezurra dela eta ez duela funtsik agertu dio Etxeberriak Del Olmori, eta frogatzeko bideak badaudela. Hori dela eta, sumarioaren gaineko sekretua altxatzeko eskatu dio, hain justu, egon daitezkeen akusazio guztiak gezurra direla frogatu ahal izateko. Halaber, 'Egunkaria'-ren eta inputatuen defentsa eskubidea "hankaz gora" bota duela esan dio epaileari. Ildo horretatik, sumarioak sekretupean aurrera segitzen duela ohartarazi du Etxeberriak, eta, beraz, operazio gehiago etor daitezkeela.
Etxeberria, Arrizabalaga, Diez eta Hernandez aske geratu dira, fidantzarik ordaindu gabe, baina, hala ere, inputatuta daude.
Martin Ugalde Kultur Parkearen kontrako operazioa
Enekoitz Etxeberria: "Egoera kezkatzekoa da"
Enekoitz Etxeberria Egunkaria S.A.ko ordezkari legala eta ostegunean atxilotutako Amando Hernandezen abokatua, atzo gauean, ezustean, atxilotu zuten Madrilen, Auzitegi Nazionalean bertan. Ordu batzuren buruan aske geratu da, behin-behinekoz, baina bermerik ordaindu gabe. Nolanahi ere, "egoera kezkatzekoa" dela azpimarratu dio 'Berria.info'-ri libre geratu eta berehala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu