Gizartea

Enpresaburu bat atxilotu dute Lasarte-Orian, langileen kontrako delituagatik

2008ko uztailaren 29a
15:18
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Poliziak Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) putetxe bateko nagusia atxilotu dute, langileetako batek etorkinak "legez kanpo" eta "abusuzko baldintzetan" kontratatzeagatik hura salatu ondoren.

Donostian egoitza duen Atzerritarrentzako eta Dokumentaziorako Brigadako poliziek paperik gabeko hiru emakume aurkitu zituzten Lasarteko klubean. Horietako bat amerikarra zen, brasildarra, eta beste biak afrikarrak, zehazki nigeriarrak. Poliziaren arabera, emakume brasildarraren kontrako kanporatze agindua emana zuen epaile batek; hortaz, epaileen baimen jasotzen badute, atzerritarrentzako atxiloketa gune batera eramango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.