Entzierro azkarra eta garbia

2010eko uztailaren 7a
16:06
Entzun 00:00:0000:00:00
Azkarra izan da aurtengo sanferminetako aurreneko entzierroa eta, ustez, garbia. Izan dira erorikoak eta kolpeak baina, Gurutze Gorriaren arabera, adarkadarik ez da gertatu, ezta kolpe larririk ere. Bi lagun bat baino ez dituzte eraman erietxera: 18 urteko australiar bat -kolpeak jaso ditu kailejoian- eta 20 urteko espainiar bat -kolpea hartu du begian Merkaderesen-. Denera 60 pertsona artatu dituzte.

2.24 iraun du entzierroak. Peñajara ganadutegiko zezenak izan dira, eta ia denak batera heldu dira -18 segundora atera dira korraletatik-.

Aurtengo entzierroak

- Uztailak 7 (asteazkena). Ganadutegia: Peñajara / 2.24ko iraupena / Garbia.

- Uztailak 8 (osteguna). Ganadutegia: Cebada Gago.

- Uztailak 9 (ostirala). Ganadutegia: Fuente Ymbro.

- Uztailak 10 (larunbata). Ganadutegia: Dolores Aguirre.

- Uztailak 11 (igandea). Ganadutegia: Miura.

- Uztailak 12 (astelehena). Ganadutegia: Victoriano del Rio.

- Uztailak 13 (asteartea). Ganadutegia: El Pilar.

- Uztailak 14 (asteazkena). Ganadutegia: Jandilla.

Ibilbidea. Santo Domingo, Udaletxe plaza, Merkaderes, Estafeta, Telefonica, zezen-plaza. 825 metro. 8:00etan hasten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.