Sanferminak

Entzierro azkarra, Miurek ohi duten modukoa

Miurako zezenek zuzen jokatu dute, eta jendetzari erreparatu gabe burutu dute ibilbidea; abiaduraren indarrez zenbait korrikalari hanka artean harrapatu dituzte. 11 zauritu artatu dituzte larrialdi zerbitzuek.

jon ordonez garmendia
2011ko uztailaren 10a
13:05
Entzun

Gaur igandea izanik beste urte batez Miura ganadutegiko zezenak izan dira entzierroan. Zezen zuzenak direlako aukeratzen dituzte, aintzat hartuta beste egunetan baino jende gehiago egoten dela entzierroaren ibilbidean. Gaur ere euren famari eutsi diote, eta entzierro azkarra eta garbia eginez, ez dute aparteko lanik eman.

Oso azkar egin dute ibilbidea Miurakoek, bi minutu eta 38 segundotan. Lan gehiena aurrean egoteak eman die korrikalariei, izan ere, bat baino gehiago zezenen abiadurarekin ezin eta zezenen eta idien hanken azpira erori dira. Horrelako bi eroriko aipagarrienak Santo Domingon eta Estafetan izan dira.

Taldea bat eginda atera da Santo Domingotik, baina abiaduraren indarrez , luze. Estafetako bihurgunean, hala ere, ez dira hesiaren aurka jo, eta eskerrak eman beharko dizkio horri zenbait korrikalarik, gelditu egin baitira hesiaren ondoan, aurrera joan beharrean.

Estafetan abiaduraren ondorioz, hutsuneak izan dira zezenen artean baina oso azkar zihoazen eta ezin izan da korrikaldi dotore askorik ikusi. Zezen-plazara lehenik hiru zezen sartu dira, ondoren bi eta beste bat azkenik, baina denbora tarte ia berean. Unaiek lan txukuna egin dute, ukuiluetarako bidea hartzen ez zuten zezenekin.

Osasun zerbitzuek jakinarazi dutenez, 11 zauritu artatu dituzte gaurko entzierroan, kolpeak hartuta denak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.