Entzierro garbia eta azkarra berriro gaur

2009ko uztailaren 13a
10:56
Entzun
Azken egunetako entzierroak larriak izan dira, adarkadekin eta hildako lagun batekin, baina gaurkoa - Iruñeko sanferminetako zazpigarrena- berriro azkarra eta garbia izan da. 2.22 iraun du. Fuente Ymbro ganadutegiko zezenak izan dira.

Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, ez da adarkadarik izan. Hiru lagun eraman dituzte erietxera: hirurak espainiarrak, 26, 29 eta 35 urtekoak, hurrenez hurren besoan, aurpegian eta gerrian kolpeekin -ez dira zauri larriak-.

Santo Domingo erdialdean zezen batek hartu du aurrea, baina Mercaderes bihurgunean guztiak eta joaldunak batera ziren. Hor joaldun batek korrikalari bat lurrera bota du, biak bihurgunea barrutik hartzen ari zirela, eta zezen denak-eta gainetik pasatu zaizkio lagun horri.

Estafetan lasterkaldi politak ikusi dira, lekua zegoelako korrikalari onentzako -jende gutxiago zegoen gaurko entzierroan-. Pare bat zezen lurrera erori eta atzerago geratu dira, baina ez da ezer larririk pasatu.

Kailejoian jendearekin trabatu dira zezenak, baina hor ere ezer azkenean.

Entzierroak

Uztailak 7. Ganadutegia: Alcurrucen. 2.30eko iraupena. Adarkadarik ez. Zauritu larririk ez.

Uztailak 8. Cebada Gago. 2.35. Adar ziztada bat -jaso du sendagiria-. Zauritu larririk ez.

Uztailak 9. El Ventorrillo. 2.20. Adarkadarik ez. Zauritu larririk ez.

Uztailak 10. Jandilla. 4.30. Lau adarkada. Hildako bat; lepoan jaso du adarkada.

Uztailak 11. Dolores Aguirre. 2.52. Adarkadarik ez. Zauritu larririk ez.

Uztailak 12. Miura. 5.00. Bost lagun adarkadatuak. Zauritu larri bat, eta bat oso larri -hobera egin du-.

Uztailak 13 (gaur). Fuente Ymbro. 2.22. Adarkadarik ez. Zauritu larririk ez.

Uztailak 14 (bihar). Nuñez del Cuvillo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.