Entzierro luzea izan da gaurkoa, Iruñeko sanferminetako seigarrena (5.00 iraun du, Miura ganadutegia). Gaurkoan ere atzean geratu den zezen batek izua eragin du -Mercaderesen gelditu da atzean-; zezen-plazaren sarreran, batik bat. Han, zezenak korrikalari bat harrapatu du eta adarkada ugari eman dizkio; bat, bularrean. Oso larri dago lagun hori, 44 urteko iruindarra.
Beste bat -espainiarra- Mercaderesko bihurgunean harrapatu du: lepoan sartu dio adarra. Dena dela, ez du zainik zaurituta.
Guztira 11 lagun eraman dituzte erietxera; bost, adarkada zauriengatik.
Entzierroak
Uztailak 7. Ganadutegia: Alcurrucen. 2.30eko iraupena. Adarkadarik ez. Zauritu larririk ez.
Uztailak 8. Cebada Gago. 2.35. Adar ziztada bat -jaso du sendagiria-. Zauritu larririk ez.
Uztailak 9. El Ventorrillo. 2.20. Adarkadarik ez. Zauritu larririk ez.
Uztailak 10. Jandilla. 4.30. Lau adarkada. Hildako bat; lepoan jaso du adarkada.
Uztailak 11. Dolores Aguirre. 2.52. Adarkadarik ez. Zauritu larririk ez.
Uztailak 12 (gaur). Miura. 5.00. Bost lagun adarkadatuak. Zauritu larri bat, eta bat oso larri.
Uztailak 13 (astelehena). Fuente Ymbro.
Uztailak 14 (asteartea). Nuñez del Cuvillo.
Entzierro luze eta arriskutsua izan da gaurkoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu