Aurtengo sanferminetako entzierrorik luzeena izan da gaurkoa: 6.23. Izan ere, zezen bat Estafeta erdialdean atzean geratu da -Flamante- eta handik aurrera bakarrik egin du bidea. Besteak bi minutu pasatxorako korraletan zeuden, eta hark, bakarrik gelditu denetik, lau minutu pasa iraun du zezen-plazara iristen; Santo Domingon bertan da atzerago zegoen.
Erresuma Batuko 20 urteko lagun batek haren adarkada jaso du Estafeta bukaeran, ezkerreko iztarrean, Gurutze Gorriak esan duenez. Beste bi korrikalari ere gutxienez erietxera eraman dituzte: Erresuma Batuko 39 urteko bat buruan jasotako kolpeekin kordea galduta eta Valentziako (Herrialde Katalanak) 46 urteko bat saihetsean hartutako kolpeekin.
Santo Domingon abiadura bizian joan dira zezenak, eta haietako bat oso bazterrerik joan da. Dena dela, ez du inor eraman aurretik.
Fuente Ymbro ganadutegiko zezenak izan dira gaur.
Aurtengo entzierroak
- Uztailak 7 (asteazkena). Ganadutegia: Peñajara / 2.24ko iraupena / Garbia.
- Uztailak 8 (osteguna). Ganadutegia: Cebada Gago. / 3.30 / Bi adarkada.
- Uztailak 9 (ostirala). Ganadutegia: Fuente Ymbro. / 6.23 / Adarkada bat.
- Uztailak 10 (larunbata). Ganadutegia: Dolores Aguirre.
- Uztailak 11 (igandea). Ganadutegia: Miura.
- Uztailak 12 (astelehena). Ganadutegia: Victoriano del Rio.
- Uztailak 13 (asteartea). Ganadutegia: El Pilar.
- Uztailak 14 (asteazkena). Ganadutegia: Jandilla.
Ibilbidea. Santo Domingo, Udaletxe plaza, Merkaderes, Estafeta, Telefonica, zezen-plaza. 825 metro. 8:00etan hasten da. Ikus grafikoa hemen.
Entzierro luzea, eta adarkada bat Estafetan
6.23 iraun du hirugarren entzierroak. Zezen batek bakarrik egin ditu lau minutu pasatxo. Estafeta bukaeran jaso du lagun batek adarkada, iztarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu