Entzierrorik azkarrena, eta berriz ere garbia

2010eko uztailaren 12a
13:12
Entzun
Aurtengo sanferminetako entzierrorik azkarrena izan da gaurkoa -seigarrena-, 2.17 iraun baitu. Historiako hamargarren azkarrena izan da -marka 2.10ean dago-.

Eta garbia izan da, Gurutze Gorriak baieztatu duenez. Hiru lagun eraman dituzte erietxeera, kolpeekin.

Zezen bat aurre-aurrean joan da hasieratik, oso-oso azkar, eta besteei alde handia atera die. Haren atzetik beste bi zezen heldu dira zezen-plazara.

Victoriano del Rio ganadutegia izan da gaur.

Aurtengo entzierroak

- Uztailak 7 (asteazkena). Ganadutegia: Peñajara / 2.24ko iraupena / Garbia.

- Uztailak 8 (osteguna). Ganadutegia: Cebada Gago. / 3.30 / Bi adarkada.

- Uztailak 9 (ostirala). Ganadutegia: Fuente Ymbro. / 6.23 / Adarkada bat.

- Uztailak 10 (larunbata). Ganadutegia: Dolores Aguirre. / 2.53 / Garbia.

- Uztailak 11 (igandea). Ganadutegia: Miura. / 3.02 / Adarkada bat.

- Uztailak 12 (astelehena). Ganadutegia: Victoriano del Rio. / 2.17 / Garbia.

- Uztailak 13 (asteartea). Ganadutegia: El Pilar.

- Uztailak 14 (asteazkena). Ganadutegia: Jandilla.

Ibilbidea. Santo Domingo, Udaletxe plaza, Merkaderes, Estafeta, Telefonica, zezen-plaza. 825 metro. 8:00etan hasten da. Ikus grafikoa hemen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.