AVT eta Dignidad y Justicia Egunkaria-ren aurkako auziko herri akusazioek atzo arratsaldean adierazi zuten onartzen dutela epaia,baina ez dutela "ulertzen" eta ez daudela ados. Hori dela-eta, epaiari helegitea aurkeztea aztertzen ari direla azaldu zioten Efe albiste agentziari; beren abokatuak lan horretan ari direla zehaztu dute. Bost eguneko epea eman die epaimahaiak helegitea aurkezteko.
Gainera, epaia "terrorismoaren kontrako borrokaren" kalterako dela iritzi diote, "mesede kaskarra" egiten diola.
Fiskaltzaren irizpidearen aurka, haien ekimenez egin zuen aurrera auzibideak.