Espainiako Auzitegi Nazionalak auzi horretako epaiketa 'gerta ala gerta' egin nahi dutela azpimarratu dute abokatuek. Izan ere, martxorako epai bat ez baleko auzi horretan preso dauden 6 lagun aske utzi beharko lituzkete, behin behineko kartzela epea agortuta.
"Epaiketa honetan ez dago inolako bermerik eta oinarrizko eskubide guztiak zapaldu egiten dira", azpimarratu dute. Kepa Landa abokatuak esan du, berak lanean daramatzan 25 urteetan ez duela horrelako kasurik ikusi.
Beraz, defentsako abokatu taldeak babesa eskatu du. Eskaera hori gizarteari egin die lehenik eta behin, eta erakundeetara ere joan dira. Esaterako, Bizkaia eta Gipuzkoako Abokatuen Bazkunetara joan dira, eta baita Eusko Jaurlaritzako Giza eskubideen batzordera ere. Espainiako Auzitegi Nazionalean kexa bat ere jarri dutela esan dute. Europako Abokatuen Bazkunean ere babesa eskatu dute, eta epaiketara joango direla hitz eman die.
Epai mahaiaren eta perituen aurka errefusazioa aurkeztu du 'Haika-Segi auziko' abokatu taldeak, baina horiek ez dute aurrera egin. Abokatuen ustez, epai mahai eta peritua "kutsatuta" daude, kasuaren instrukzioan parte hartu dutelako.
'Haika-Segi auzia'
Epaiketa "gerta ala gerta" egin nahi dutela salatu dute 'Haika-Segi'-ko auzipetuen abokatuek
'Haika-Segiko auzian' auzipetuta dauden 39 gazteen defentsako abokatuek salatu dutenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak "gerta ala gerta" egin nahi du epaiketa. Izan ere, auzi horrengatik preso dauden 6 lagun aske utzi beharko lituzkete, martxorako epai bat ez balego. Defentsako abokatu taldeak salatu duenez, "epaiketa honetan ez dago inolako bermerik eta oinarrizko eskubide guztiak zapaldu egiten dira". Abokatuen taldeak babesa eskatu die hainbat erakunderi, eta Europako Abokatuen Bazkunak epaiketara joango direla hitz eman die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu