Epailea eta haren laguntzailea tiroka hil ditu gizon batek Bruselako bake epaitegi batean. Egileak tiroak egin eta ondoren oinez aldegin duela esan dute lekukoek. Komunikabideek esandakoaren arabera, epaile horrek ustezko hiltzailea epaitu zuen duela egun batzuk, eta erabakiarekin ez zegoen ados. Jean Marc Meilleur Bruselako Fiskaltzaren bozeramaileak, berriz, hilketaren arrazoia oraindik argitzeko dagoela esan du. Lehen lekukoen arabera, aretoan zegoen gizonezkoa, eta epaiaren bukaeran hitzik egin gabe tiro egin die epaileari eta haren laguntzaileari.
Poliziak epaitegiaren ingurua itxi egin du. Ustezko hiltzaileak oinez egin du ihes eta polizia haren bila dabil.
belgika