Eibarren 30 urtez lan egin duen udaltzain batek ez du euskara ikasi beharko finko izateko

Donostiako epaitegiak udaltzain horrek jarritako helegitea onartu du, baina ez du hautaketa prozesu osoa bertan behera utzi. Ebazpenaren aurkako helegitea aurkezteko aukera dago.

Euskararen aurkako oldarraldiaren kontrako protesta bat, Pasaian
Euskararen aurkako oldarraldiaren kontrako protesta bat, Pasaian, joan den astean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko apirilaren 19a
17:02
Entzun

Berriro ere euskararen aurkako epai bat: Donostiako Administrazioarekiko Auzien Lehenengo Epaitegiak ebatzi du Eibarko (Gipuzkoa) udaltzain lanpostu bat egonkortzeko deialdian hautagaiek ez dutela euskara maila frogatu beharko.

EITBk jakinarazi duenez, epaitegiak partzialki onartu du hautagai baten helegitea. Pertsona horrek 30 urte daramatza lanean udaltzain, eta, helegitean jarri zuenaren arabera, «baztertzailea» da euskaraz jakitea eskatzea. Donostiako epaitegiak arrazoia eman dio, eta Eibarko Udalari pertsona horren merituak kontuan hartzeko eskatu dio, «prozesuan euskararen ezagutza baztertzailea izan gabe».

Orain, apelazio errekurtsoa aurkez daiteke, eta bi aldeek aukera dute hamabost egunen buruan ebazpenari helegitea jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.