Walter Wendelin, Haritz Ganboa, David Soto, Unai Vazquez eta Gabi Basañez Askapeneko kideak espetxera bidali ditu gaur gauean Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, Ruben Sanchezi hamar mila euroko bermea jarri dio eta Itsaso Lekuonari bost milakoa. ETAko kidetzat jo ditu. Askapeneko kide batzuek uko egin diote deklaratzeari eta besteek ukatu egin dute leporatutako dena.
Vicente Gonzalez Mota fiskalak Lekuona ez beste denak kartzelatzeko eskatu dio Ruzi, eta hari bost mila euroko bermea ipintzeko.
Zazpiak Espainiako Auzitegi Nazionalera goizean eraman ditu Espainiako Poliziak, eta hamaikak aldera hasi dira Ruz epailearen aurretik pasatzen. Konfiantzazko abokatuarekin deklaratzeko eskubidea aitortu die epaileak, eta hala egin dute hitz egin dutenek.
Asteartean atxilotu zituen Poliziak, "ETAren nazioarteko fronte" izatea leporatuta, eta gaur arte inkomunikatuta izan dituzte. Gaur Auzitegi Nazionalera eramango zituztela-eta Madrilera joandako senideek arazoak izan dituzte Poliziarekin: urrunarazi egin dituzte auzitegitik.
Euskal Herriko hainbat alderdi eta eragilek argitu dute Askapenaren jarduna jendaurrekoa, ezaguna eta zilegia dela; hain justu, atxilotutako zazpi lagunena bezala.
Atxiloketak