gizartea

Epaileak ez du ikusi 'Alakrana' atunontziaren bahiketan ezer ordaindu izanaren zantzurik

Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailea ari da kasua ikertzen. Txostenak eskatu zizkien Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta CNIri.

2010eko urtarrilaren 28a
18:33
Entzun
Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen arabera, Alakrana Bermeoko (Bizkaia) atunontziaren bahiketa bukatzeko ez zuten ezer ordaindu. Hala esan dute gaur arratsaldean auzitegiko iturri juridikoek. Pedrazek, ikerketa egiteko, txosten bana eskatu zien Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta CNIri, baina horietan ez du ikusi bahiketan ezer ordaindu izanaren zantzurik.

Piratek bahitu zuten atunontzia, urrian Indiako Ozeanoan -Somaliako uretan-, eta 47 egunean egon zen euren esku. 36 lagunek osatzen zuten tripulazioa, eta haien artetik zortzi euskal herritarrak ziren.

Iturri batzuen arabera, 2,3-2,7 milioi euro artean ordaindu zituzten bahiketa amaitzeko. Espainiako Gobernuak ukatu egin zuen berak ezer ordaindu zuela. Gauza bera zioen Kepa Etxebarria ontziko armadoreak, epailearen aurrean urtarrilaren 18an deklaratu zuenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.