Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Francisco Mujika Garmendia euskal presoa (Ordizia, Gipuzkoa) deitu du urriaren 22rako, Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur-en desagerpenari buruz inputatu gisa deklara dezan.
1976an desagertu zen Pertur ETA politiko militarreko buruzagia, eta orain hilabete batzuk lekuko gisa deklaratu zuen lagun batek -Eleuterio Jauregik- esan zuen hura birizirik ikusi zuen azkeneko aldian, Pertur ETAko talde berezietako bi kiderekin zegoela auto batean, Donibane Lohizunen (Lapurdi): "Pakito [Francisco Mujika Garmendia] eta Apala-rekin [Miguel Angel Apalategi]".
Iazko azarotik ari da kasua ikertzen Andreu. Maiatzean Italian izan zen, italiar neofaxista batzuei deklarazioa hartzen.
politika
Epaileak 'Pertur' auziko inputatu gisa deitu du Francisco Mujika Garmendia presoa
Espainiako Auzitegi Nazionalera eramango dute urriaren 22an, Fernando Andreuren aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu