Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat (JM.G.C.) atxilotu zuen atzo arratsaldean Barakaldon (Bizkaia), ama ustez zartagin batez jo zuelako eta ukabilkadak ere eman zizkiolako, familiaren etxean, eta epailearen esku utzi dute gaur. Emakumea erietxera eraman behar izan zuten, burutik odoletan zegoelako.
Llano auzoko etxebizitza batean gertatu zen erasoa. Biktimak ertzainei esan zien erasotzailea bere semea izan zela. Emakumearen arabera, semeak lehendabizi ukabilkadak eman zizkion gorputz osoan, eta gero zartagin batez jo zuen. Une jakin batean adineko emakumeak alde egin ahal izan zuen eta auzokoei laguntza eskatu zien.
Ertzainek gizonezkoa familiaren etxebizitzaren barruan atxilotu zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
Epailearen esku utzi dute ama zartaginez jo zuen gizonezkoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu