Nafarroako Administrazio Gaietarako Auzitegiak bertan behera utzi du 2004. urteko Iruñeko Udal Plantilla Organikoa; «legearen kontrakoa delako».
Euskara Kultur Elkargoak eman zuen atzo epai horren berri. Epaileen arabera, Iruñeko udal administrazioak plantilla osatzerakoan ez zuen beharrezkotzat jo euskaraz jakitea, eta, ondorioz, euskararen ordenantzen 13. artikulua urratu egin zuen. Hain zuzen ere, euskara erabilera eta sustatzea arautzen du arestian aipatutako ordenantzen artikulu horrek.Euskara meritutzat hartu ez izana «hizkuntza eskubideen kontrako neurritzat» jo zuen Euskara Kultur Elkargoak atzo prentsa ohar baten bitartez, eta, ondorioz, «pozik» hartu zuen atzo epaileen ebazpena.Nolanahi ere, «triste egoteko arrazoiak ere» badirela gaineratu zuen erakunde horrek. «Beti epaileek betearazi behar izaten dituztelako hizkuntzaren alorrean indarrean dauden legeak», dio prentsa oharrak.«Gure agintarien esku erabat baztertuta dago euskara, behin eta berriz», nabarmendu zuen Euskara Kultur Elkargoak, hedabideetara igorritako prentsa oharraren bitartez.Ez da Iruñeko Udalak bere kontra jasotzen duen gisako lehenengo epaia. Nafarroako Administrazio Gaietarako Auzitegiak behin baino gehiagotan erran du euskara meritua dela, eta haren ezagutza ezin dela inor baztertzeko erabili.
EUSKARA
Epaileek bertan behera utzi dute Iruñeko Udal Plantilla Organikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu