Espainiako Justizia Ministerioak epaileen beste 23 lanpostu sortu ditu Hego Euskal Herrian. Lanpostu horietatik, bederatzi Bizkaian izango dira, bost Nafarroan, lau Araban eta bi Gipuzkoan. Beste hirurak lurralde atxikipenekoak izango dira.
Lanpostu berri horietatik, hamabost auzialdiko auzitegietan gehituko dituzte: zortzi Bizkaian, hiru Araban, hiru Nafarroan eta bat Gipuzkoan. Auzialdiko auzitegietako lanpostu berri gehienak arlo zibilekoak izango dira.
Horrez gain, beste bost lanpostu sortu dituzte probintzia auzitegietan: bi Nafarroan eta bana Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.