Epaitegien berrantolatzailea

2010eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Bihotzekoak jota hil da Jose Manuel Finez EAEko Justizia sailburuordea. Hamasei hilabete zeramatzan karguan, eta epe horretan zeregin nagusietako bat epaitegien berrantolaketa izan da. 1962an sortua, Mielan de Gersen (Frantzia), haren ibilbide profesionala epaitegiei lotuta izan da. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbideko doktore zen. Eredu judizialak idazteko batzordeko kolaboratzaile izan zen, eta dozena bat liburu argitaratu zituen, baita zuzenbide arloko hainbat aldizkaritan parte hartu ere. Halaber, Demokraziarako Epaileak elkarteko kide zen, eta Eusko Jaurlaritzak goi kargu horretarako deitu aurretik, Bilboko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko magistratu zen, baita Kantabriako Unibertsitatean Zuzenbide Zibileko irakasle titularra ere. Herenegun egin zuen azken agerraldia, espediente judizial elektronikoarekin izandako lehen esperientziaren berri emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.