Politika

EPPK-ko presoek gose greba hasi dute

"Estatus politikoa" dagokiela aldarrikatu nahi dute. Protesta dinamikan sartuak direla berretsi dute: hilaren 11tik 15era itxialdia egin zutela, eta 18tik aurrerakoa salaketa astea izan dela. Jon Anza desagertua eta gose greban den Lorentxa Gimon bereziki gogoan izan dituzte.

2010eko urtarrilaren 25a
14:49
Entzun
EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideak gose greban dira gaurtik espetxeetan. Protesta horren bidez "estatus politikoa" dagokiela aldarrikatu nahi dute eta hala onar diezaietela exijitu. Nolanahi ere, ez dute zehaztu gose greba noiz arte egingo duten.

Azken asteetan protesta dinamikan sartuak dira EPPK-ko presoak: prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez, hilaren 11tik 15era itxialdia egin zuten. Hilaren 18tik aurrerakoa salaketa astea izan zela agertu dute, eta, arestian esan bezala, gaurtik aurrera gose greba egingo dutela.

Hilaren 18tik aurrerako salaketa aste horretan bi arazo jarri nahi izan dituzte bereziki mahai gainean: Jon Anzaren desagerketa -hilaren 18a zen desagertu zen eguna, eta, horrenbestez, hilaren 18ro protesta bereziak egingo dituztela aurreratu dute- eta Roannen (Frantzia) preso duten Lorentxa Gimon bizi dituen baldintza txarren aurka egiten ari den gose greba. Urtarrilaren 3tik dago gose greban preso lapurtarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.