Denboralea

'Epsilon' ekaitzak olatu handiak utzi ditu Ondarroan

Baxurako arrantzarako ontziek porturatzeko zailtasunak izan dituzte, eta laketontzi batzuek elkar jo dute olatuen eraginez.

2020ko urriaren 29a
14:37
Entzun

Atlantikoa zeharkatu dute Epsilon urakanaren hondarrek, eta irudi ikusgarriak utzi dituzte Lea-Artibain (Bizkaia) eta Mutrikun (Gipuzkoa) azken orduetan. Itsasaldeko arriskuagatik alerta laranja ezarria zuten, eta, aurreikusi moduan, olatu handiak izan dira itsasertzean. Ez da aparteko gorabeherarik egon, eta adierazi dute eguerditik aurrera olatuek indarra galduko dutela; beraz, larrialdi abisua laranjatik horira jaitsiko dute.

Asteazken arratsaldean, olatuak zakartuz joan ziren, eta, itsaso kizkurraren eraginez, gaua egin orduko handitu egin ziren. Ondarroan (Bizkaia), olatuak Artibai ibaian gora sartu ziren. Laketontzien jabeek aparteko neurriak hartu behar izan zituzten. Txikot gehiagorekin lotu behar izan zituzten ontziak pantalanera, eta batek edo bestek elkar jo zuten.

Gaur, olatuak baretu egin dira, baina Ondarroan porturatu diren baxurako arrantzarako ontziek zailtasunak izan dituzte, hala ere. Ozta-ozta sartu dira asko, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-k adierazi duenez. Goiz eta eguerdi partean 4,5 eta 5 metro inguruko olatuak egon dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.