Diezen iritzian ezker abertzaleak egin ditu ekarpen gehien: "pausoak eman ditu eta gehiago emateko asmoa du". Anoetan Orain herria orain bakea proposamena egin zutenetik ezker abertzaleak "konpromisoak" hartu dituela, eta ETAk "irtenbideak lortzeko agertoki bat eraikitzeko nahia" azaldu duela gogorarazi du. Azaldu duenez gustura ikusiko luke PSOEren, EAJren eta besteen "jarrera aldaketa", "gisa horretako prozesua abiatzeko".
Bake lortzeko gakoa "lurraldetasuna eta autodeterminazio eskubidea" direla argitu dio Diezek Zapaterori.
euskal herria